XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Esku-besotan / zaituzte aiek / eramango / zure oiñak ez / arririk iñun / dezaten jo.
Leoien eta / suge-gaiñetik / zera joango,/ erensugeak / dituzu ere / zapalduko.
Neri baitago / egingo diot / begitarte,/ zainduko dut Nik / Nere izena / baitu maite.
Deitu orduko / banagokio / beti alde,/ altxatuko dut / denen nagusi / jarri arte.
Emango diot / anitz laguntza,/ anitz urte,/ aren biotza / goi-osasunez / dedin bete.
Aintza Aitari,/ gizon egin dan / Semeari,/ Elizan ari / dan Espiritu / Santuari.
Len zan bezela / Aieri Aintza / orain ere,/ ala dedilla / menderen mende / betiere.